Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/30

Ermuko haur eta aisialdi parkeek hidrogel dosifikagailu bana edukiko, metalikoa eta pedalduna

Ermuko haur-parkeek eta aisialdirako hainbat instalaziok norberak gel hidroalkoholikoa zerbitzatzeko gailuak izango dituzte erabiltzaileen eskura, aste honetatik aurrera. Aukeratutako gailua edo zerbitzaria metalezko modeloa da –altzairu herdoilgaitzezkoa –, pedala duena, eta oinarekin eragin beharko dugu dosi bat zerbitzatzeko. Ermuan elementu banatzaileen bi dozena (hasteko 23 unitate) erosi dizkiogu ‘Benito Urban’ etxeari, elementu horiek Obra eta Zerbitzuetako Udal Brigadako lankideek instalatuko duten. Lankide talde horrek espazio publikoen eguneroko tratamendu- eta desinfekzio-lanak egiten ditu, eta lan hori egitean gela berrezarriko du produktua betetzea beharrezkoa denean.

Produktua zerbitzatzeko gailua izango duten espazioen artean haurrentzako parke guztiak daude (Santa Ana, Goiko, Forja, San Pelaio, Errotabarri, Gizarte Etxea, AP-8ko ordainlekurako sarbidea, Zubiaurre, harrobia, Karabixa, Batzokia, eta abar), baita Ongaraiko ur-jolasak edo San Pelaio plazako gimnasia eta jarduera fisikoko elementuen parkea ere, besteak beste.

Ongaraiko ur-jokoetan, agente zibikoak arduratuko dira zerbitzuan egoki mantentzeaz eta erabiltzaileek eskuak desinfektatu ahal izateko produkturik ez dela falta ziurtatzeaz.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo