Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/29

AP-8 autobideak errei guztiak berreskuratuko ditu datorren astean, otsaileko lur-jausitik mugatuta

Bizkaiko Foru Aldundiak AP-8ko errei guztiak irekiko ditu berriro uztailaren 7an, eta bide azkar horretako 77 kilometro-puntuan ibilgailuen trafikoaren normaltasuna berreskuratuko du; 2020ko otsailaren 6tik Zaldibarko Verter Recycling 2002 zabortegia erori zenetik noranzko bakoitzean errei bakarra izan ondoren. Foru Aldundiak, Interbiak sozietatearen bidez, gaueko afekzioak iragarri ditu gaur hasi eta uztailaren 5era arte, autobidean, aipatutako lur-jausiak eragindako galtzadako zerbitzua berrezartzeko lanak direla eta. Gaur gauean –ekainaren 29tik 30era– Gipuzkoako noranzkoko galtzada moztuko da 23:00etatik hurrengo goizeko 06:00etara. Gipuzkoako 77 kilometroan desbideratzea jarriko da Ermuko ordainlekurantz. Bestalde, hurrengo sei gauetan –uztailaren 30etik (asteartea) uztailaren 5era (igandea), biak barne–, galtzada itxi egingo dela iragarri du, Kantabriarako noranzkoan. Eta 71. kilometroan, Kantabriarako noranzkoan, Azitaingo ordainlekurantz desbideratuko da trafikoa.

Eusko Jaurlaritzak astero zabortegiko lanei eta bertan Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran bilatzeko operatiboari buruz ematen duen informazioan, 'Irekia' ren bidez, azken aste honetan obra gauzatzeko eta erreskate-lanak aipatzen ditu. Horrela, hondakinak erauzteko, herrestatzeko eta bahetzeko lanak areagotu dituztela nabarmendu dute. Eta zabortegiko jatorrizko lixibiatuen putzua estaltzen dutenen zati handi bat ateratzea lortu dutela.

Bestalde, lur-jausi berriak geldiarazteko eta autobidearen trazadurara otsailean gertatu bezala ez iristeko euste-dikea oso aurreratuta dago. Otsailaren 6ko lerraduran autobideraino iritsi ziren hondakinak kentzen ari dira, eta, haiek inbaditu zuten galtzada-zatitik kendu ondoren, aldi baterako biltegiratuta egon dira Ermua/Eibarko ordainlekurako sarbide zaharraren inguruan, Bilbo-Irun norabidean. Hondakin horiek zabortegiko gune altuetan lekualdatzen eta birkokatzen ari dira pista eraiki berri bat erabiliz, lekualdaketa modu seguruan egiteko aukera ematen duena, eta horrela, araudiak eskatzen duen bezala, hiriko edo hiriarteko zirkulazio-bide batetik igarotzea saihesten da.

Irekiaren oharrak sakon zehazten ditu lanak, eta material grafikoarekin eta ikus-entzunezkoekin laguntzen du. Era berean, Uraren Euskal Agentziak, URAk, eskaintzen duen zabortegiaren inguruko uren egoeraren jarraipena biltzen duen txostena aurkeztu du.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo