Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/26

Meza berezia Covid-19aren ondorioz hildako pertsonen omenez

Santiago Apostoluaren parrokia-elizan meza berezia egingo dute larunbat honetan, ekainak 26, Covid-19 gaitzak jotako pertsona guztiak omentzeko, bai hil direnak, baita gaixotu direnak ere. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta ondoren, otordu txiki bat eskainiko zaie bertaratzen direnei.

Gainera, gaur ostirala San Pelaio eguna ospatzen denez, auzoko kaperan dagoen santuaren irudia parrokia elizara eramango da larunbateko ospakizunerako. Irudi hori herritarrek azken hilabeteotan koronabirusak kaltetutako pertsonei egindako omenaldiaren lekuko izan da. Hala, kandelak jarri dituzte santuaren ondoan, alarma egoerak iraun duen bitartean.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo