Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/26

Adiskidetze-planeko haurren jardueretan izena emateko epea luzatu egin da

Ermuko Udalak uztaileko haurrentzako doako jardueretan parte hartzeko aukera zabaldu die familia guztiei, eta hasierako baldintza ekonomiko eta laboralak baztertu ditu

Udalak haurrentzako 260 plaza eskaini ditu uztailerako hiru programatan, Adiskidetze-plan Integralaren baitan. Pandemiaren urte berezi honetan non ezinezko egin du udalekuen ohiko eskaintza, familien kontziliazio-beharrak asetzeko helburuarekin planteatzen dira programa horiek.

Izena emateko azken egun honetan, oraindik plazaren bat libre dago, eta, beraz, Ermuko Udalak familia guztiei zabaldu eta eskaintzen dizkie jarduerak, hasieran eskatzen zituen lan eta diru baldintzak alboratuz, ahalik eta onuradun gehienei baliabidea eskaintzeko. Horregatik, jarduera horietan izena emateko epea uztailaren 2ko ordu 2ak arte luzatuko da. Eskaerak Abiapuntuko bulegoetan aurkeztu behar dira. Orain, inskripzio-orriarekin batera, parte hartzeko baldintzak onartzeko, informatzeko eta baimen informatua emateko sinatutako eredua baino ez da erantsi beharko.

Programa horietan izena ematea doakoa da. Eskabideek azkenean eskainitako plaza kopurua gainditzen badute, zozketa bidez esleituko dira.

Programa horien oinarrizko ezaugarriak honako hauek dira:

Programaren oinarrizko ezaugarriak
 Programa  Adinak  Hasiera Bukaera  Ordutegia
Ingelesezko programak (Jarduera ezberdinak ingelesez)  10 urtetik 14ra  Uztailak 1  Uztailak 30
  • 9:30etatik 13:30etara
 Udako jarduera  (aisialdi jarduerak euskaraz)    7 urtetik 14ra Uztailak 1   Uztailak 16
  • 9:30etatik 13:30etara
  • astelehenetik ostegunera 

Taldeak murriztuak izango dira eta agintariek COVID-19ren aurrean ezarritako protokoloei jarraituko diete.

Talderen bat horrelako jarduerak egiteko gutxieneko parte-hartzaile kopurura iristen ez bada, aipatutako programen barruan beste aukeraren bat eskainiko da.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo