Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/23

Dolurako laguntza psikologikoa jaso dute 44 familiak osasun-krisialdian

Azken hilabeteotan bizitzen ari garen koronabirusaren pandemiak eta konfinamenduak hileta-erritualak eta dolua eramateko modua aldatu dituzte, eta ezin izan ditugu senitartekoak ohi bezala agurtu.

Testuinguru horretan, Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek heriotzaren aurrean arreta eta laguntza psikologikoa eskaintzeko zerbitzua izan dute abian, modu telematikoan nahiz telefonoz. Ekimen honen helburua egoera traumatiko horiek senideei eragin diezaieketen eragin psikologikoa murriztea da.

Zerbitzu hori Oinarrizko Laguntza Psikologikoetan oinarritzen da, eta apiriletik ekainera bitartean egon da martxan. Aldi horretan, 44 familiari eman zaie arreta eta babesa. Senitartekoen heriotzak eragindako pertsonentzako esku-hartzeak laguntza-saio bakartzat hartu dira, baina beharrezkoa izan den kasuen jarraipena ere egin da.

Senideen galerak erasandako pertsonek jaso duten lehen arreta horretan, gertuko lotura errukarria eta ez-intrusiboa ezarri da, gertaera traumatikoak eragindako hasierako estres-maila murriztu ahal izateko. Laguntza praktikoa eta informazioa ere eskaini dira, pertsonei berehalako beharrei eta kezkei erantzuten laguntzeko, bai eta epe ertainean minik har ez dezaten laguntzeko ere.

Esku-hartzeetan, arreta berezia jarri zaie hainbat faktore psikosoziali eta/edo pertsonali, pertsona horiek arrisku psikologiko eta sozioedukatibo handiagoen eraginpean egon baitaitezke.

Artatutako 44 familietatik, gutxienez dei bat egin da erreferentziazko senide batekin, baina unitateko kide guztiei eskaini zaie zerbitzua, eta horietako batzuek laguntza osagarria jasotzea onartu dute.

Zerbitzuaren balorazio orokorra oso positiboa izan da; izan ere, familiek ondo hartu dituzte deiak, eta eskerrak eman dituzte arreta jasotzeagatik. Maiatzean, familiak Bizkaiko Foru Aldunditik eta Mendaroko Ospitaleko Psikologia Sailetik deiak jasotzen hasi dira, eta telefono bidezko laguntza psikologiko mota bera eskaini diete. Hori dela eta, Udalak amaitutzat eman du tokiko programa.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo