Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/17

Helduen Hezkuntzako Ikastegirako matrikula zabalik

Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri duen ikasturte korapilatsu honen ondoren, ikastetxeak 2020/2021 ikasturterako matrikulazio-aldiak irekitzen hasi dira. Gure herriko Helduentzako Hezkuntza Zentroak (HHI) ere ireki du izena emateko epea, eta ekainaren 26ra arte izango da horretarako aukera.

18 urtetik gorako pertsonek, HHIan prestatzeko interesa badute, Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan dagoen zentroan bertan egin ahal izango dute matrikula, ekainaren 22an eta 23an, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Egun horietan herriko zentrora joaterik ez baduzu, astelehenetik ostiralera bitartean joan zaitezke Durangoko zentro koordinatzailera (Laubideta kalea 6, behea), ordutegi berean, ekainaren 26ra arte. Zalantzarik izanez gero, deitu 943 17 50 30 (Ermua) edo 946 81 42 53 (Durango) telefonoetara.

Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du. Eskolak egun osoan ematen dira, goizez, arratsaldez eta gauez, talde bakoitza osatzen duten pertsonen interesen eta beharren arabera.

Irakaskuntza arautuaren barruan, I. eta II. mailako hasierako irakaskuntzak eta Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatua euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira. Irakaskuntza ez-arautuaren blokean, berriz, gaztelaniako eskolak ematen dira atzerritarrentzat, informatikakoak, euskarakoak, frantsesekoak, ingelesekoak eta zikloetarako eta unibertsitaterako sarbidekoak. Gainera, parte-hartzaileek hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute, hala nola bisita kulturalak eta txangoak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Durangoko zentro koordinatzailearen webgunera.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo