Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/12

Bandalismoa eta ondasun publikoan kalteak eragiteagatiko salaketa jarri da Ertzaintzan

Ermuko Udalak salaketa jarri du Eibarko Ertzain-etxean, larunbatetik iganderako goizaldean –ekainaren 6tik 7ra– gazte talde batek aerosol pintura beltz eta gorria erabilita Orbe Kardinalaren plazan pintadak egiteagatik eta ondasun publikoetan egindako kalteengatik. Jokabidea ekintza bandalikotzat jo da. Ertzaintzak gertatutakoa ikertuko du eta egileak nor izan diren argitzen saiatuko. Ikerketak positiboak badira eta egileak identifikatu badaitezke, auzibidez erreklamatuko zaizkie kalteen konponketaren kostuak.

Pintadak goizeko 4:00etan egin ziren espazio horretan berriztatzen ari diren kioskoan, obra-etxolan eta frontoiaren alboko horman. Zehazki, kioskoan 'Make Police afraid again' esaldia eta 'a' hizki bat margotu zituzten zirkulu baten barruan (anarkiaren ikurra). Ikur hori baita obraren etxolan; eta frontoiaren alboko horman ere margotu zuten, 'Kaosa' eta 'Barricadas y besitos' hitzekin batera.

Kioskoak jasan du kalterik handiena. Orain, teknikariak komenigarriena zer den aztertzen ari dira: pintura altxatzea edo kaltetutako baldosak aldatzea. Bi irtenbideetako edozeinek lana eta gastua eskatuko ditu, proiektuaren amaiera luzatzeaz gain.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo