Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/12

Ermuak sei langabetu aukeratu eta kontratatuko ditu Enplegu Plan berrirako

Sei pertsona kontratatuko ditu: 5 agente edo informatzaile zibiko eta taldeko koordinatzaile 1, Covid-19 osteko 'normaltasun berrian' proiektuak eta ekimenak garatzeko

Interesdunek Curriculum Vitaea eta bertan esandakoa egiaztatzen duten agiriak aurkez ditzakete Abiapuntu bulegoan, ekainaren 15etik 19ra (biak barne).

Ermuko Udalaren helburu estrategikoetako bat langabezian dauden pertsonei laguntzea da, lan-merkatura bueltatzerik izan dezaten. Zeregin hori hainbat jardueraren bidez gauzatzen da, eta, horien artean, kasu honetan bezala, tokiko enplegu-planak daude.

Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz sortutako krisiak eragina izan du munduarekin, hiriarekin eta auzokoekin dugun hartu-emanean. Gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-ondorioak oso narbarmenak dira, eta beharrezkoa da udalerriok estrategia berritzaileak eta anbizio handikoak garatzea herritarrei komunikatzeko eta informazioa emateko behar berriei erantzuteko, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak funtsezkoak izango baitira normaltasun berriko prozesu honetan.

Tokiko Enplegu Planaren deialdi honek 6 pertsona kontratatuko ditu "informatzaile zibiko" kopuru berdinerako, "Covid-19 osteko bizikidetzarako udalerrien komunikazio-behar berriak" izeneko programaren esparruan. Enplegu plan hau herriko udalak finantzatuko du oso-osorik eta bi fase izango ditu. Helburua sei pertsona kontratatzea da, sei hilabete, osasun-larrialdiaren ondorengo "normaltasun berritik" eratorritako proiektuei laguntzeko.

Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko baldintza orokorrak:

Informatzaile Zibikoak (5 plaza)

Ezinbesteko betekizun espezifikoa: erdi-mailako heziketa-zikloetako prestakuntza-titulua edo lanbide-heziketako baliokidea.

Alderdi hauek kontutan izan eta baloratuko dira:

Programaren koordinatzaile arduraduna (plaza 1)

Ezinbesteko betekizun espezifikoa: goi-mailako heziketa-zikloetako prestakuntza-titulua edo lanbide-heziketako edo batxilergoko baliokidea edo bestelako baliokideak edo Unibertsitateko titulazioa.

Aspektu orokorrez gain, ondorengo meritu espezifikoak baloratuko dira:

¿Nola parte hartu hautaketa-prozesuan

Interesdunek eskabidea eta curriculum vitaea, berori egiaztatzen duten dokumentuekin batera, aurkeztu beharko dute Ermuko Udalaren Erregistro Orokorrean (Abiapuntu), www.ermua.es egoitza telematikoan edo indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen gainontzeko egoitzetan (39/2015 Legearen 16.4 artikulua), erroldatze agiria izan ezik, hori ofizioz egiaztatuko baita. Epea ekainaren 15etik 19ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik.

Hautagaiak ez du beste enplegu-planen onuradun izan behar gutxienez aurreko 6 hilabeteko epean, kontratazioa egin baino 12 hilabete lehenagotik zenbatuta. Kontratua 2020ko uztailaren 1erako aurreikusita dago.

Hautagai guztien artean aurretik eta aurkeztutako egiaztagiriak baloratuz lehen hautaketa egingo da, eta, aurrez aukeratutakoei banakako elkarrizketa ondoren. Bi pauso horien ondoren, kontratatu beharreko pertsonen behin betiko zerrenda ezagutaraziko delarik.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo