Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/4

Emakumearen Topaguneak administrazio-jarduerari berrekin dio

Taldeko jarduerak oraingoz ez dira egingo eta telefono bidezko arreta lehenetsiko

Covid-19ak eragindako pandemia osasun-krisiaren faserik larriena gainditu ondoren, eta gobernuak ezarritako deseskaladak horretarako aukera eman ondoren, zerbitzuak zabaltzeko normaltasuna berreskuratzen ari gara pixkanaka, aurrez aurreko arretaren modu klasikora itzuliz. Hori da Ermuko Emakumearen topagunean ekainaren 1etik aurrera ematen diren zerbitzuen kasua.

Emakumeen topagunean eskaintzen diren talde-jarduerek etenda jarraitzen dute segurtasun-arrazoiengatik, baina emakumeei arreta emateko zerbitzuetara atxikitako langileak instalazioetan ari dira lnean, batik bat telefono bidezko arretaren bidez egindako eskaerei erantzunez, aurrez aurreko arreta eskatzen duten egoeren kasuen izan ezik, horiek aurretiko hitzorduaren bidez egiten baitira.

Eskaintzen ari diren zerbitzuak, egungo egoeran eskari handiena dutenak direnez, honako hauek dira:

Ermuko Udalak babes eta segurtasun higienikoko neurri guztiak hornitu ditu, bai zerbitzuez arduratzen diren profesionalentzat, bai erabiltzaileentzat.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo