Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/4

Tokiko merkataritzarako eta ostalaritzarako erosketa-bonuak

Herriko sare ekonomikoa babestearen garrantzia presente dauka Ermuko Udalak, denboran garapen sozial, urbano eta ekonomiko iraunkorra izan dezan. Bizi dugun osasun- eta ekonomia-krisi egoera honetan, kaleko saltoki, establezimendu eta negozioetan pandemiaren ondorioak arintzeko hainbat neurri jarri ditu abian erakundeak.

Horrela, maiatzean zehar +10 bonuen kanpainak izandako arrakastaren ondoren, Udalak aurrekontu-partida handitu du bonu komertzialen tirada berri bat eskaintzeko. Bonu berri horiek lehen fasean eskaini EZ zituzten saltokientzat eta ostalaritzakoentzat baino ez dira izango.Oraingo honetan, txartel horiek dendetan zein tokiko ostalaritza-establezimenduetan ere erabili ahal izango ditugu.

Ekimen honen helburua gure udalerriko susperraldi ekonomikoa sendotzea eta Ermuko denda eta establezimenduetan erosketak indartzea da, beste udalerri edo merkataritza-guneetara joatea saihestuz. Era berean, ostalaritza sektore kaltetuari laguntza eskaintzen zaio, herritarrak Ermuko taberna eta jatetxeetan pintxo, bazkari eta afariez gozatzera bultzatuz.

Kanpaina honetan eskuragarri izango diren bonuak bi multzo handitan banatzen dira:

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) dinamizatzen du kanpaina, eta herriko establezimendu guztiei irekita dago, EMOE elkarteko bazkide izan edo ez. Elkarteak kanpainarekin bat egin nahi duten denda, taberna eta jatetxe guztien artean banatuko ditu bonuak, eta, beraz, bezeroak lokalera bertara joan ahal izango dira zuzenean, txartelak hartu eta erosketak egitera.

Atxikitako establezimendu guztiek kartel bat erakutsiko dute beren erakusleiho edo sarreretan, kanpainan parte hartzen dutela jakinarazteko. Bonuak eskatzeko eta kanpainan parte hartzeko, idatzi mezu bat info@ermuacentrocomercial.com helbidera ekainaren 16a baino lehen. Edozein zalantza edo galdera izanez gero ere, helbide elektroniko horretara jo daiteke.

Aipatzekoa da EMOE erreferentzia-puntua dela, eta hainbat ekintza dinamizatzen dituela urte osoan zehar. Ekintza horiek oso eragin positiboa dute udalerriko merkataritzan eta ostalaritzan, bai eta tokiko garapen ekonomikoan ere.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo