Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/3

Atzeratutako edo bertan behera geratu diren ikuskizunetarako sarrerak itzuliko dira

Ermuko Udaleko Kultura Sailak jakinarazi duenez, laster zabalduko da osasun larrialdiaren ondorioz bertan behera utzi edo atzeratu diren ikuskizunetarako aurrez aurre erosi ziren sarrerak itzultzeko epea.

Ekainaren 15ean, astelehena, hasiko da epea, eta itzulketak astelehenetik ostiralera egin ahal izango dira, 11:00etatik 12:30era, Ermua Antzokiko leihatilan. Txartelak itzultzeko azken eguna uztailaren 24a izango da, ostirala.

Atzeratutako ikuskizunen kasuan, erositako sarrerek jarritako data berrirako balioko dute, nahiz eta nahi izanez gero itzultzeko aukera ematen den.

Jarraian, Covid-19aren pandemiak kaltetu dituen ikuskizunen zerrenda uzten dizuegu:

Ikuskizuna Izenburua/Artista Egoera
Kontzertua Ash Grunwald Bertan behera
Antzerkia Cyrano - José Luis Gil Bertan behera
Haurrentzat Bizi dantza - Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bertan behera
Antzerkia Dando el cante - La Nere Bertan behera
Antzerkia Zaldi urdina - Artedrama Bertan behera
Kontzertua Dani Fernández 2021ko urtarrilaren 29ra atzeratua
Kontzertua Arizona Baby 2021eko otsailaren 26ra atzeratua
Antzerkia El patio de mi casa - Pez Limbo 2021eko apirilaren 30era atzeratua

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo