Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/29

Minbizia duten hiru pertsonatik batek antsietatea eta/edo depresioa garatu ditu konfinamenduaren ondorioz

Minbizia duten pertsonak gehiago kezkatzen dira pandemiaz biztanleria orokorraz baino.

“Minbizidun pazienteen ondoeza psikologikoa COVID-19rengatik konfinatzean” lehen txostena aurkeztu du AECCk. Txosten honek konfinamendu honetan minbizia duten pertsonen %34k antsietatea eta depresioa jasan dutela adierazten du.

Azterlan honetako datuek minbizia duen biztanlerian krisiak izan dituen lehen ondorioak erakusten dituzte, baina AECCk larrialdi psikologiko horri beste bat ere gehitu behar zaiola aurreikusten du: soziala, zientifikoa eta sanitarioa.

Azterlanetik atera den ondorio nagusietako bat honako hau da: minbizia duten pertsonak pandemiaz gehiago kezkatzen dira biztanleria orokorra baino. Ikerketaren arabera, pazienteen ia %67k adierazi zuen oso kezkatuta zegoela pandemiaren ondorioz; biztanleria orokorra aztertuz ehunekoa %58,9 da. Pazienteen ohiko kezken artean hurrengokoak daude; COVID-19az kutsatzeko arriskua, tratamenduan daudenean immunodepresiboaren ondoriozko balizko konplikazioak edo osasun ahalmenean izandako arazoak bere tratamendu optimoari eragin diezaiokeen arreta.

Martxoaren 14tik 700 paziente eta familia baino gehiago atenditurik

Konfinamendua hasi zenetik, Bizkaiko AECCk minbizia duten pertsonei eta haien familiei laguntzen jarraitu du, telefonoz edo bideo-dei bidez egin diren saio psikologikoak eta gizarte-arloko kudeaketak eginez. Guztira 725 gaixo eta senidek jaso dituzte gure zerbitzuak doan joan den martxoaren 14az geroztik. Zehazki, 1.783 saio psikologiko eta 1.130 esku-hartze sozial egin dira. Arreta telefono zerbitzuan 823 izan dira jasotako deiak.

Bilboko egoitzak zabalik goizeko ordutegian 2. fase honetan

2. Fase honetatik aurrera, Bizkaiko AECCren egoitzak goizeko ordutegian berrireki du Bilbon, Licenciado Poza 14 kalean, 1. solairuan, minbizidun pertsonei eta euren senitartekoei, arreta emateko, betiere, Euskal Jaurlaritzako Osasun Saileko segurtasun eta higiene neurriak bermatuz.

Era berean, konfinamenduan zehar eskeinitako urrutiko zerbitzuak mantentzen dira, hau da, asteko 7 egunetan, eguneko 24 ordutan zehar, Infocáncer doako zerbitzua (900 100 036) eta www.aecc.es webgunea.



Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo