Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/29

Asteroko azoka txikiak itxura berreskuratu eta zazpi saltoki izan ditu

Ermuan izan ohi dugun asteroko azoka txikiak ohikoa duen itxura berreskuratzeko pausua eman du gaurko egunean. San Pelaio parkeak zazpi postu hartu ditu gaurko ostiral honetan, bigarren fasera jauzia egin dugunetik lehen asteburu honetan. Azken asteetan izan dugun postu kopurua bost izan da eta gaurkoan beste bi gehiago izan ditugu, guztira zazpi saltoki izanik, Osasun Ministerioaren maiatzaren 16ko 414/2020 Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horren arabera, egungo 2. fasean, merkatu txikiak ohiko postuen herenarekin instala daitezke.

Gure udalerrian astero kalez kaleko salmenta-jarduerari berrekiteko baimena eman zenetik, bost saltokik eskaini dituzte beren produktuek eta tokiko eskariari erantzun diote: 4 elikadura-postu eta etxeko ehungintza-postu bat. Aste honetan, udal honek zozketa bat egin du bertako azoka txikiaren titularren eta erroldan inskribatutakoen artetik bueltatzea eskatu duenen artean, eta beste bi saltoki gehitzeko baimena eman du: bat ehungintza generikokoa eta bestea haurrentzako ehungintzakoa. Itzulera progresiboa iragartzen genuen normaltasun berriari begira, eta aurreikuspen hori betetzen ari da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo