Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/29

Ermua-Mallabia OLH zentroak aurrematrikula epea zabalduko du

Ermua-Mallabia Oinarrizko Prestakuntzarako Udal Institutuak (Ermua-Mallabia OLH) datorren astelehenean, ekainak 1, irekiko du aurrematrikula epea. Izen-ematea hilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazte guztiek ikasteko modu berri bat aurkitu dezakete Oinarrizko Lanbide Heziketan, eta horrek Erdi Mailako heziketa-zikloetarako ateak irekiko dizkie ikasten jarraitu nahi izanez gero.

Zentroak hiru prestakuntza-espezialitate eskaintzen ditu:

Programei buruzko informazio gehiago behar duten edo aldez aurretik ikastetxea bisitatu nahi duten familiak eta/edo gazteak harremanetan jar daitezke 943 17 45 27 telefono-zenbakira deituz edo cip@udalermua.net helbidera mezu bat bidaliz. Metodo horien bidez, bisita bat hitzartuko da aurrematrikulazio aldian.

Aurrematrikula izapidetu nahi duten ikasleek bi bide dituzte:

Ikastetxearen mikrositera sartzeko, sakatu esteka hau.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo