Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/28

Astelehenetik aurrera TAO sistema berriz ere zerbitzuan izango

Ermuko Hirigunearen erdi aldean Trafikoa eta Aparkalekua Ordenatzeko (TAO) sistema datorren astelehenetik, ekainaren 1etik, berriz zerbitzuan izango da berri ere, koronabirusaren pandemiaren ondorioz azken asteetan ezarritako etenaldiaren ondoren. Gure herriko erdigunean txandakako aparkalekua arautzen duten parkimetroak astelehenean aktibatu eta berriro zerbitzuan jarriko, parentesi horren ostean. Neurri horren helburua da urdinez markatutako espazioak txandaka eta gidari gehiagok erabili ahal izatea.

Ermuan aparkaleku hainbat txandaka erabiltzeko ditugu, TAO sistemaren bitartez (Trafikoaren eta Aparkalekuaren Ordenamendua) kudeatzen direnak 2013tik. Sistema doakoa da eta pandemiaren ondorioz hainbat astez etenda egon ondoren jarduera zerbitzuan jartzen da. Arautzen duen ordenantzak abuztua bakarrik aurreikusten du zerbitzuz kanpo izango dela, azken etenaldi hori salbuespenezkoa izan baita. Beraz, astelehenetik aurrera, gidariok gehienez ere 2 orduz aparkatu ahal izango dugu hirigunean doan.

Udalerriaren erdigunean aparkamendu mugatua erregulatzeko sistemari esker, hiritar guztiek txandaka erabili dezakegu, aparkaleku librea aurkitzea errazten du. Horrela, erabilgarria izateaz gain, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan daiteke. Arautua dugun espazioa 2019an aldatu egin zen, herriko TAO ordenantza eta sistema erabaerritu ondoren.

Herriko TAO zerbitzuaren ezaugarriak: denbora eta guneak

Denbora mugapena astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izaten da indarrean. Tarte horietan, bi orduz dohainik aparkatu daiteke autoa.

Bestalde, araudia aplikatzen den hiru guneak ondorengo hauek dira:

Baldespina Markesa txandakako parkingean ere aparkatu ditzakegu autoak, bertan lehenengo bi orduak ere doakoak baitira.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo