Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/28

'Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea' sarearekin bat egin du Ermuak

Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen (RECE) Jarraipen Batzordeak Ermua onartu du 'Hiri Inklusiboa, Hiri hezitzailea' gaiaren inguruko sareari lotutako udalerri gisa.

Sareak 2020-2022 urteen artean garatu beharreko proiektuen lan-aldia hasi berri du. Bi urte horietan, elkartutako hiriek RECEren Batzar Nagusiak aldez aurretik onartutako honako lau sare tematiko ezberdinetan lan egin ahal izango dute:

  1. Lan-eredu kooperatiboak: hiri hezitzaile baten erreakzioa
  2. Garapen iraunkorraren helburuak haurren inplikazioarekin, II. fasea
  3. Berdintasunezko eta genero-indarkeriarik gabeko hiriak
  4. Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea

Joan den martxoan, Gasteizko Udalak bere gain hartu zuen RECEren koordinazioa, eta gaikako lau sareetako batean parte hartu nahi zuten hirientzat izena emateko epea ireki zuen. Hala, 91 udalerrik egin dute eskaera, eta Ermuak, 53 hiri gehiagorekin batera, lehen aukera gisa "Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea" sarean sartu ahal izateko aurkeztu da.

Sareko balorazio batzordeak, fase ezberdinak garatu ondoren, laugarren sare tematiko honetarako 53 eskaeretatik 35 onartu ditu, Ermua taldeko kide berrietako bat izanik.

Sareren batean parte hartzera aurkeztu diren 91 hirietatik, Barakaldo, Bilbo eta Gasteiz dira, Ermuarekin batera, proiektuan parte hartzen ari diren euskal udalerri bakarrak.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo