Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/5

Rosa Martinez ipuin kontalariak saio anitza eskaini zuen

Hamabost ume bildu ziren umeen liburutegira azken larunbatean, Riosa martinez ipuin kontalariak eskaini zuen saioa ikustera. Saio horrek ikuskizun ezberdin ugari bildu zituen, Showcollage bere tituluari jarraiki: Bertan denetarik egon zen: txotxongiloak, istorio japoniarra, magia, abestiak eta dantza indiarra. Hala kontalariak nola ikusleek ordu bete entretenigarri batez gozatu izan zuten, ipuinen magiari esker.

Ipuin kontalariak eta haurrak ikuskizunaren une batean.

Horrelako saioen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba gazteenei helaraztea eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere lantzen dira eta, oro har, saioek oso harrera ona dute gure herrian.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo