Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/22

Gazteen irakurketa taldeek amaiera eman diote denboraldiari

Gazteen irakurketa talde biek, paperezkoan zein euskarri digitalean jarduten dutenak, denboraldiari amaiera eman diote maiatza honetan, jardueraren antolatzaile den udal liburutegiak ezagutzera eman duenez. Talde horiek 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek osatzen dituzte, partaideek euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzen dute euskarri bietan. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurtzen dituzte, eta gero denen artean komentatzen dituzte. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin lotutako beste jarduera batzuk egiten dira. Guztira zortzi izan dira talde bakoitzaren saioak. Aurrez aurreko jarduerak badira ere, alarma-egoeratik aurrera bideokonferentziaren bidez garatu dira.

Paperean irakurtzen duten irakurketa taldeko partaideak hileko asteazken batean batu dira. Saioak Onintze Goitiz idazleak dinamizatu ditu. Komiki, ipuin bilduma, eleberri, asmakizun liburu... denetarik irakurri dute partaideek. Azpimarragarriena, liburuek daukaten dimentsio soziala aipatzea: lagunartean (irakurketa taldeko kideak) eta etxekoen bizipena, hauen inplikazioa, sukaldeko errezetak egiterakoan, irakurgaia konpartitzerakoan... Irakurketa kluba lagunarte atsegina izan da, bakoitzak dituen ezaugarri ezberdinek elkar aberasten gaituztela ikusi dute partaideek, bakoitzaren ezberdintasunetatik elkarrekin bizipenak izateko aukera izan da. Irakurleen hitzetan azken saioak bideokonferentziaz egin izanagatik aurtengo jarduera "futurista" bukatu duten arren, oso balorazio ona egin dute.

Denboraldi honetan irakurri eta komentatu dituzten liburuak ondorengo hauek izan dira:

Fernando Morillo idazleak dinamizatutako   euskarri  digitaleko taldearen partaideek Liburutegiak mailegatzen dizkien tabletak erabiltzen dituzte. Hileko larunbat batean batzen dira eta irakurketak saioan bertan egiten dituzten irakurketarako erabiltzen den euskarri teknologikoaz eta ikus-entzunezko esperientziaz gozatuz. Gainera motibazioa, emozioak eta auto-estimua lantzeko joko eta ariketak lantzen dira.

Egindako saioetan zehar, liburuen garrantzia barnetik landu ahal izan dute partaideek, gailu eta aplikazio elektronikoez lagundurik, eta baita askotariko arteek eskainitako bestelako modu tradizionalekin ere (idazketa, antzezpena, jolasa, meditazioa…). Dena izan da barne-garapenaren indargarri. Liburuetako istorioen eta pertsonaien bitartez, eta jolas literarioen eta sormen sustatzaileen bidez, hezkuntza, sormena, baloreak, kooperazioa eta emozioak landu ahal izan dituzte, ondo pasatzen zuten bitartean.

Irailean denboraldi berriari hasiera ematea aurreikusita dago

Irailean irakurketa taldeen denboraldi berria hasiko da. Interesatzekotan Liburutegitik pasa zaitezke, 943179212 telefonora deitu edo zure datuekin mezua bidali biblioteca@udalermua.net helbidera. Ekintza hauek doakoak dira eta plaza mugatuak dituzte, ondorioz, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo