Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/22

Martxoko kirol ikastaroen kuoten itzulketa partziala

Udal Kirol Erakundeak (UKE) jakinarazi du datozen egunetan martxoko kirol ikastaroen harira kobratu ziren kuoten zati bat itzuliko zaiela abonatuei. Izan ere, martxoaren 13tik aurrera osasun-larrialdiko egoera deklaratu eta Udal kirol instalazioak itxi zirenez, herritarrek ezin izan zuten hilabete horretako kirol-ikastaroez euren osotasunean gozatu.

Hori horrela, martxoan UKEk eskaintzen dituen kirol-ikastaroetan izena emanda zeuden pertsonek ordainketa bat jasoko dute, hileko bigarren hamabostaldian Udal kirol instalazioak erabili ezin izanagatik konpentsazio gisa.

Azpimarratzekoa da zerbitzua berriz hasteko baimena ematen denean, edozein egun izanda ere, eguneroko kirol-jarduerarekin jarraitzeko asmoa duten pertsonek ez dutela inolako izapiderik egin behar, euren plaza bermatuta geratzen baita, eta berriro martxan hasi arte, ez zaie ezer kobratuko. Jarduerarekin jarraitu nahi ez duten ikastarogileek, ordea, baja eman beharko dute Ermuko UKEren webgunean eskuragarri dauden bide telematikoen bitartez. 

Bestalde, erakundeak adierazi du gogor ari dela lanean zerbitzuak berrantolatzeko, jarduerari berriro ekiteko aukera ematen den unean, herritarrek ahalik eta segurtasun eta osasun berme handienarekin egin dezaten kirola.

Bien bitartean, gogorarazten dizuegu baimendutako ordutegietan aire zabalean kirola egiteko aukera izateaz gain, etxean ere ariketa fisikoa egiten jarrai dezakezula UKEko aretoko kirol-zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen den BPXport enpresako langileek sortutako bideoekin.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo