Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/21

Haurren artea, jai zaporearekin

8 eta 11 urte bitarteko 9 haurrek parte hartu dute Santixauak 2020 kartelen lehiaketaren lehen edizioan. Haurren Kontseiluak sortu eta antolatu du lehiaketa, eta askotariko marrazki irudimentsuak jaso ditu, hainbat teknika desberdinekin egindakoak. Hori dela eta, epaimahaiak ez du batere lan erraza izan irabazleak aukeratu ahal izateko.

Aurkeztutako lanak ebaluatzeko irizpide nagusia, sormenaz eta originaltasunaz gain, Santixauetako espiritua islatzea izan da. Marrazki bakoitza 0tik 10era baloratu ondoren, Haurren Kontseiluak Ivan Pizarro (8 urte) aukeratu du lehiaketako irabazle. Bigarren postuan Olatz Vieira (11 urte) sailkatu da, eta 10 urteko Laia Barriok itxi du podiuma.

Saritutako pertsona bakoitzak haurrentzako ikuskizun baterako bi sarrera jasoko ditu; herriko kultur agendari berrekiten zaionean gozatu ahal izango dute euren sariaz.

Lehiaketaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete marrazkiekin parte hartu duten ume guztiei, herriko haurrek parte hartzeko, iritzia emateko eta Ermua beren erara eraikitzeko beste aukera bat baita honelako ekimenetan parte hartzea.

Lerro hauen azpian, haurrentzako lehen kartel lehiaketako hiru marrazki irabazleak eta horien egileak utziko dizkizuegu. Zorionak!

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo