Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/21

Komun publiko autogarbigarriak, berriro zabalik

Pertsonok gero eta denbora gehiago pasatzen dugu kaleetan, alarma-egoeraren neurriak baretu eta deseskaladak aurrera egin ahala. Horregatik, azpiegiturak ere aldaketa berrietara egokitzen ari dira, eta, pixkanaka, zerbitzuen ohiko eskaintza zabaltzen ari da.

Gaurtik aurrera, maiatzak 21 osteguna, komun publiko autogarbigarriak berriz ere irekita eta martxan egongo dira, guztiak prest jarri eta erabat desinfektatu ondoren.

Instalazioak egunero garbitu eta desinfektatuko dira, goizeko lehen orduan. Gainera, komunetako garbiketako detergente-deposituak produktu desinfektatzailearekin kargatuko dira, garbiketaren erabilera bakoitzean instalazioa desinfektatu dadin autogarbiketa prozesua hasten denean.

Komun publikoak arduraz erabiltzeko eskatzen diegu herritarrei, higiene pertsonaleko neurri guztiak errespetatuz.

Ermuak mota honetako sei instalazio ditu gaur egun: San Pelaio parkean, Karabixan, Ongaraiko ur-jolasetan, tren geltokiaren aurrean, Errotabarriko parkean eta Sallabenteko autopistako ordainleku zaharraren gunean.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo