Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/20

‘Haurreskola' Partzuergoak datorren ikasturterako matrikulazioa irekiko du

Ermuko Haurreskolak iragarri du datorren ikasturterako matrikulazio epea aste honetan irekiko duela. 2019tik 2020ra bitartean jaiotako seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago inskripzioa, baldin eta haurrak 2020-2021 ikasturteko irailean, urrian edo azaroan zentroan sartu nahi badute.

Matrikula hori bide edo modalitate bitan egin ahal izango da: lehena, online, bitarteko elektronikoen bidez, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra, biak barne. Eta, bigarrena, ikastetxeetan bertan, ekainaren 1etik 8ra bitartean. Aurrez aurreko ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Interesa duten Ermuko gurasoek matrikula egin dezakete astelehenetik ostiralera Iparragirre kaleko 15. zenbakian dituzten instalazioetatik, edo 943 17 64 31 telefonora deitu, edozein zalantza argitzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Haurreskolak Partzuergoaren webgunea.

Eusko Jaurlaritzak ezarritakoaren arabera, 'Haurreskola' zentroek datorren astean irekiko dituzte ateak berriro, maiatzaren 25eko astelehenean, hain zuzen ere. Egun horretan, langileak lanera itzuliko dira segurtasun-baldintzetan eta bakarrik goizeko ordutegian, goizez soilik, 9:00etatik 14:00etara. Une honetan ez dakigu noiz bueltatu ahal izango diren ikasleak eta itzulera horren baldintzak.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo