Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/19

Birusak ez gaitu mututuko: euskaraz mintzatu etxetik atera gabe Berbalagunekin

Berbalagun herri ekimenak Euskara praktikatzeko autu-mautuak topaketa birtualak antolatu ditu, etxetik irten beharrik gabe euskara praktikatzen jarraitu ahal izateko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, berba-talde birtualen eta mintzodromoaren arteko nahasketa bat da, euskaraz lasai hitz egiteko eta pertsona berriak ezagutzeko aukera eskainiko duena. Ekimenaren dinamika oso sinplea da: data bat jartzen da, gai zehatz bat, eta, ahal dela, gonbidatu bereziak, eta topaketa horretan parte hartu nahi duten pertsonei bat egiteko gonbidapena bidaltzen zaie.

Euskara praktikatzeko autu-mautuak ekimenaren lehen edizioa astelehenean, maiatzaren 25ean, egingo da, 18:00etatik aurrera, Euskadin rokanrolak ez du inoiz dirurik emanen izenburupean. Gonbidatu bereziak Iker Saenz de Zaitegi Eibarko Kokein taldeko gitarrajolea eta Iker Ganuza herriko Issuna taldeko kidea izango dira.

Topaketa telematiko honetan parte hartu nahi dutenek WhatsApp bidez mezu bat bidal dezakete 663 070 492 zenbakira, izen-abizenak eta posta elektronikoa jarrita, eta hitzaldira sartu ahal izateko gonbidapena jasoko dute.

Lehenengo proba horren ondoren, nola egiten den kontuan hartuta, jarduerarekin aurrera jarraitzea baloratuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-maila ermua_berba@aek.eus helbidera edo kontsultatu www.ermuaberba.blogspot.com.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo