Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/14

Pandemian jasotako liburutegi-zerbitzuari buruz zer iritzi dute bazkideek eta etorkizunari buruz?

Udal Liburutegiak inkesta bat egingo du zerbitzuaren erabiltzaileen eta bazkideen artean, jakiteko nola sentitu diren pertsonak azken konfinamendu-aldian eta, oraindik ere, indarrean dagoen Alarma Egoeran; bai eta hemendik aurrera liburutegi-zerbitzutik zer espero duten ezagutzeko ere. "Galdeketa laburra eta erraza izango da, baina oso baliagarria guretzat, konfinamendu-egoerara egokitutako zerbitzuak eskaintzen jarraitu baitugu. Jakin badakigu pandemia horrek beharrizan eta ohituetan aldaketak ekarri ditzakela", adierazi dute liburutegitik.

Inkesta, jada, zabalik egongo eta maiatzaren 31ra arte bete ahal izango da.

Planteatzen diren gaiak honako hauek dira: liburutegiari dagokionez, zer da gehien faltan bota izan duzuna?; liburutegi-zerbitzuarekin lotutako zer premia izan dituzu, zerbitzu hori hurbil eta eskuragarri sentitu ahal da? Eta, azkenik, hemendik aurrera, zer aldaketa (instalazioak, liburutegi-zerbitzuak, jarduerak, etab.) gustatuko litzaizuke liburutegiak egitea?

Inkesta posta elektronikoz eta Whatsapp bidez zabalduko da bazkideen artean. Hala ere, liburutegiko bazkide ez den beste pertsona guztientzat ere egongo da zabalik. Esteka eta lotura honen bidez sartu eta bete daiteke.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo