Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/14

Birziklatze-tasak gora egin du Debabarrenan Alarma Estatuan

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak inguruko udalerrietan martxoan lortutako birziklatzeari buruzko datuak ezagutzera eman ditu, eta emaitzak positiboak dira. Izan ere, birziklatze-tasak gora egin du bildutako hondakin mota guztietan.

Martxoan, biztanle bakoitzeko 32,13 kilo hondakin bildu dira (2.338.316 kilo guztira) Debabarrena eskualdean, eta birziklatze-tasa %49,63koa izan da.

Otsailean jasotako datuekin alderatuta, organikoaren birziklapena %13,86 hazi da, plastikoarena %18,7, beirarena %42,56 eta paperarena %8,28. Gainerakoak, hondakinen %50,37, errefus-edukiontzietara joan dira.

Hiri-hondakinen bilketa hazi egin da Mankomunitateko 8 udalerrietan. Aipatzekoa da Alarma Estatua ezarri zenetik, edukiontzien txipak desgaituta egon direla eta edukiontziak zabalik herritarren segurtasuna bermatzeko.

Debabarrenako Mankomunitateak nabarmendu du herritarren erantzuna eredugarria izaten ari dela, baina oraindik ere hazkunde-tarte handia dagoela birziklatze-mailan. "Hondakinak ahal den neurrian murriztu behar ditugu, eta sortzen ditugunak ahalik eta gehien birziklatu, herritarrekin lankidetzan", esan dute.

Bestalde, apirileko lehen datuetan, edukiontzi urdinetan (papera/kartoia) zein edukiontzi grisean (gainerakoak) utzitako hondakinei dagokienez beheranzko joera ikusi du erakundeak. Oraindik hilabete osoko datuak itxi ez badira ere, bi jaitsierek jarduera ekonomikoaren geldialdiari erantzungo liokete, batez ere ostalaritzan eta gainerako saltokietan.

Segurtasun-neurriak Alarma Estatuan

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketa bermatu du uneoro, ondoren birziklatzeko, langileen segurtasunari lehentasuna emanez. Horrela, berrogeialdian dagoen kideren bat duten etxeetatik datorren zaborra erabat automatizatuta eta bereizita kudeatzen da.

"Inoiz baino nabarmenagoa da hondakinak biltzeko zerbitzuaren garrantzia. Ezinbesteko zerbitzua da, eta eskertzekoa da langileen konpromisoa, herritarrak beren etxeetan konfinatuta dauden bitartean, guztion bizimodua errazteko eta osasun publikoa bermatzeko lan egiten baitute ", adierazi du erakundeak.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo