Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/12

Liburuak etxera 70 urtetik gorako irakurleentzat

Ermuko Udal liburutegiak adinekoentzako etxez etxeko mailegu zerbitzu berezia jarri du martxan konfinamendu egoeran, liburutegiko instalazioak itxita dauden bitartean.

Liburuen banaketa liburutegitik bertatik koordinatzen da, eta joan den astean, 70 urtetik gorako 30 bat pertsonak jaso zuten beren etxeetan Udal liburutegiko funtsetik datozen liburuen banaketa berezia. Eibar-Ermua Gurutze Gorriko boluntarioen sarea arduratzen da materiala etxeetara eramateaz, eta entrega bakoitza aurrez adostuta dago pertsona bakoitzarekin.

Behar bereziak dituzten 70 urtetik gorako pertsonak ere jar daitezke harremanetan liburutegi-zerbitzuarekin, horrek azter dezan maileguak etxean jasotzen dituzten pertsonen talde horretan sartzeko aukera.

Hasiera batean, Udal liburutegiko bazkideentzako zerbitzu berezia da martxan dagoena, baina bazkide ez den adineko pertsona batek irakurketak lortu nahi baditu, liburutegiarekin harremanetan jarri eta dagozkion izapideak egin ditzake 943 17 92 12 telefonoan, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan edo WhatsApp lotura honetan.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo