Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/11

Zarata xurgatzeko eta gutxitzeko panel akustikoak jarriko ditu ETSk Ermuko tren geltokian

Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa den Eusko Trenbide Sareak (ETS) hesi eta panel akustikoak jarriko ditu Ermuko tren geltokian, trenaren makinek eta konboiek sortzen duten zarata eta inguruko etxebizitzen gain duen eragina gutxitzeko, udal bulego teknikoak iragarri duenez. Zeregin hori noranzko bikoitzeko geltoki berriaren proiektuaren eta Izpillako tunelean zeharreko trazadura berriaren amaierako puntua izango da, ETSren eta azpiegitura berritik hurbilen dauden auzotarren artean lortutako akordioari jarraiki. Martxoan egitekoa zen, baina Alarma estatuak geldiarazi zuen, osasun-krisiaren eta Covid-19aren pandemiaren ondorioz.

Instalazio lanak datorren astelehenean hasiko dira, maiatzaren 18an, eta gauez egingo dira, hurrengo bi asteetan zehar. Ez da aurreikusten lan horiek zarata handirik edo kalte handirik eragingo dutenik, gaueko ordutegian egin arren, panelak instalatzeko ez baita makina astunik erabili behar.

Gaur zinta jarri eta lekua erreserbatuko dute, asteazkenean hesia jarriko eta ostegunetik larunbatera materiala pilatuko

Gaur leku bat erreserbatuko da eta seinaleztapen-zintarekin eta konoekin balizatuko da autobidearen irteera zaharreko aparkalekuaren ondoko eremu bat, beharrezko materiala pilatzeko. Asteazkenean, hilak 13, ingurua hesituko dute eta ostegunetik larunbatera bertan materiala pilatuko dute. Astelehen gauean, hilak 18, hasiko dira estazio inguruan barrerak edo pantaila akustikoak jartzen. Eibarko Ardanza geltokian erabilitako panelen antzeko sistema bat instalatuko da, Tecnaliarekin batera garatutako hobekuntzekin eta berrikuntzekin. Panel horiek nasen behealdean eta perimetroko haranen zementuzko oinarrian jartzeko diseinatu dira.

Material hori instalatzeak trenek sortzen dituzten zaratak nabarmen gutxitzen lagunduko du, eta, beraz, ingurunean bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du: batez ere Izelaieta kaleko 18, 20 eta 22 zenbakiko, Abeletxe 1eko eta Bizkaia etorbideko 4 eta 6 bitarteko etxebizitza-eraikinetako bizilagunenak.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo