Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/8

Aurpegia babesteko maskara gehiago tokiko merkatarientzat

Ermuko Udalak aurpegia babesteko maskara indibidualak eskaintzen jarraitzen du herriko establezimendu txikietako langileentzat, horietako askok dagoeneko ateak ireki baititzakete. Horrela, duela aste batzuk funtsezkotzat jotako saltokiei emandako plastikozko ehun kareta baino gehiagoz gain - Alarma Estatuaren fase guztietan negozioak ireki ahal izan dituztenei -, beste hainbeste banatu dira ile-apaindegiko, estetikako, fisioterapiako, burdindegiko edo arropa salmentako lokalen artean, egun hauetan berriro ekin ahal izan baitiote jarduerari. Guztira 252 kareta banatu dira dagoeneko Ermuko dendetan.

Izan ere, joan den astelehenetik, maiatzak 4, deseskaladaren 0 fasean sartuta gaude, eta 400 metrotik beherako azalera duten txikizkako merkataritza-establezimenduek eta zerbitzu profesionaleko jarduerak eskaintzen dituzten lokalek ateak zabaltzeko aukera dute jada. Baldintza gisa, langile bakoitzeko bezero bakarra egotea bermatuko duen aurretiko hitzorduen sistema jarraitu beharko dute langileek. Hori horrela, babes ekipoen banaketa berriro zabaltzeko aukera izan duten denda horietara hedatu da.

Udalak material horren erosketa kudeatu du, tokiko saltoki txikiak babesik gabe gera ez daitezen, eta helburu nagusia da birusaren zabalkundea geldiarazten laguntzea eta lanean ari diren pertsonak eta haien bezeroak kutsatzea saihestea.

Babes-maskara horiek buruan eusten dira bisera formatuari esker, eta plastikozko lamina garden batek langilearen ikuspena eta mugimendua bermatzen ditu. Horrela, kutsatzeko bide nagusiak babesten dira, hala nola begiak, sudur-barrunbeak eta ahoa. Gainera, maskara arruntekin baino erosoago lan egiteko aukera ematen dute kareta hauek, eta, betaurrekoak daramatzaten pertsonen kasuan, ez dira kristalak lausotzen.

Bestalde, 150 boluntario baino gehiagok egindako 16.000 artisau-maskara berrerabilgarrien banaketa hasi dela azpimarratu behar da. Datozen orduetan herriko etxe guztietara iritsiko dira, pertsona guztiok pandemiatik babesteko eta birusa lehenbailehen gelditzeko.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo