Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/5

Saritutako irakurketa gomendioak

Ermuko Udal liburutegiak irakurketa gomendioak jasoz ospatu du aurten Liburuaren Eguna, eta parte hartu duten pertsona guztien artean zozketa egin du. Horrela, Beatriz Vicente suertatu da garaile helduen kategorian, eta Jugatx García, aldiz, gazteen artean. Liburutegia zabaldu bezain laster, liburu elektroniko bana jasoko dute irabazleek.

64 pertsonak parte hartu dute zozketan, eta audioen, bideoen, argazkien eta testuen bidez helarazi dituzte gomendatutako liburuak. Gomendioak egunero argitaratzen dira Ermuko liburutegiaren Facebookeko orrialdean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo