Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/5/4

Abascal: 'segurtasunagatik ez dugu San Antoniotik Eitzaga auzora doan trenbidearen zati zaharrera sartu ez eta erabili ere'

Ermuko alkateak gaur aditzera eman duenez, "segurtasunagatik eta erantzukizunagatik ez dugu San Antoniotik Eitzagaraino (Zaldibarko auzoraino) doan trenbidearen zati zaharrera sartu behar, ezta erabili ere". Juan Carlos Abascal gaur adierazi duenez, " asteburuan trenbide zaharrera sartu eta bertan ibili diren pertsonak ikusi dira, pertsonak etxetik irteteko eta adin-taldeen arabera bereizitako ordutegi-tarteetan paseatzera edo kirola egitera joateko baimena eman ostean. Alkateak azpimarratu duenez, "azpiegitura hori Eusko Jaurlaritzarena da, eta sartzea ez dago baimenduta segurtasunagatik, oraindik ez baitira material guztiak erretiratu".

Alkateak gogorarazi duenez, "bi erakundeen artean hitzarmen bat dago, eta asmoa da gure udalak lursail hori erostea eta ibilbide berde bat egitea, sarbideak, paperontziak edo bankuak bezalako altzariak, argiztapena, segurtasun-hesiak eta abar izango dituen azpiegitura prestatuaz. Oraingoz, ez da horrela, Jaurlaritzaren jabetza eta egiten ari diren zereginak errespetatu behar ditugu. Ingurua itxita dago, eta zintek adierazten dute ez dela bertan sartu behar".

Abascalek gaineratu duenez, "bidegabeko sartze horien gairik kezkagarriena pertsonen segurtasuna da; izan ere, desnibel eta altuera handiko zatiak daude, inolako babesik gabe, eta erori edo irristatuz gero, pertsonak beren burua arriskuan jar dezakete, larrialdietako zerbitzuek ezingo bailukete iritsi" -beheko galerian utzi dugun argazkiaren xehetasunak-. Tuneletan sartzea bezala, argirik ez dagoenez barnean ez baita ezer ikusten". Zorua ere ez da ibiltzeko edo paseatzeko egokiena, balastoa (tamaina handiko harriak) ez delako kendu, eta horrek zaildu egiten duelako oinatza irmoak ematea.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo