Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/28

Antsietatearen kudeaketa koronabirusaren garaian

Ermuko Udaleko Kultura Sailak doako online ikastaroa antolatu du Antsietatearen kudeaketa koronabirusaren garaian izenpean. Covid-19aren pandemiaren harira bizi dugun konfinamendu egoerak eragin ditzakeen antsietate sintomak atzematen ikastea da tailerraren helburua. Era berean, parte-hartzaileek egoera gainditzen laguntzeko teknikak eta tresnak ikasiko dituzte.

12 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean burutuko da, astearte eta ostegunero 17:00etatik 19:00etara.

Tailerra egin ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxienez 8 pertsonak izena ematea, eta gehienez ere 15 parte-hartzaile onartuko dira.

Izen-ematea osatzeko, mezu bat bidali beharko da kultura@udalermua.net helbide elektronikora, izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia zehaztuz. Eskaerak iristen diren hurrenkera berean onartuko dira, taldea osatu arte.

Bideokonferentziak egiteko erabili ohi den Jitsi Meet tresna informatikoaren bitartez eskainiko da tailerra. Ikastarora tableta edo smartphonearen bidez sartu nahi duten parte-hartzaileek aplikazioa deskargatu beharko dute; aldiz, ordenagailua erabiltzen dutenek ez dute ezer instalatu edo jaitsi beharko.

Ikastaroaren gai-zerrenda eta egutegia dokumentu honetan kontsultatu daitezke.

Tailerrari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 708 700 telefono zenbakira.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo