Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/27

Kontsulta itzazu osasun-krisia dela eta onartu diren gizarte-laguntza guztiak

#Covid19Laguntzak atariak Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek onartutako prestazioak biltzen ditu

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak #Covid19Laguntzak ataria sortu berri du. Horren helburua Covid-19 birusaren inpaktuari aurre egiteko eskura dauden gizarte-laguntzei buruzko informazio guztia eskura jartzea da. Horrela, herritarrek, gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeek eskura dituzten baliabideak ezagutu ditzakete, begiratu bakar batean.

Bilatzaile sakon eta osoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez edo www.covid19laguntzak.eus helbidearen bidez jo daiteke bertara.

Atariak hainbat eskumen-mailatatik (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomiko guztiei buruzko informazioa biltzen du, pandemiak eragiten dituen ondorio negatiboak arindu ahal izateko.

Bilatzaileari esker, azkar eta erraz aurki daitezke langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren, kontziliazioaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan aktibatu diren prestazioak, besteak beste. Ataria uneoro eguneratzen da, eta aukera ematen du Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek eta Espainiako Gobernuak onartutako laguntzak, prestazioak, moratoriak eta salbuespenak kontsultatzeko.

Laguntza bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa bistaratzeaz gain, atari berriak laguntza eska daitekeen organo kudeatzailearekiko esteka ere eskaintzen du.

Ermuko Udalaren laguntza neurriak

Ermuko Udalak hainbat laguntza-neurri hartu ditu osasun-krisi honek gure udalerriko kolektibo ahulenetan izan dezakeen eragina murrizten saiatzeko. Horrela, ahal den neurrian, herritarren bizi kalitateari eutsi nahi zaio.

Laguntza horiek arriskuan dauden kolektiboei, ikasleei, familiei, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta ETEei zuzenduta daude batez ere. Gainera, neurri batzuk herritar guztiei aplikatu ahal izango zaizkie, hala nola Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa atzeratzea.

Guztira 505.000 euro bideratu ditu Udalak neurri-sorta horretara, eta, horrez gain, zerbitzu eta jarduera jakin batzuk areagotuko ditu – gehien behar duten kolektiboentzako gizarte-zerbitzuak, adibidez –. Laguntza horiek maila ezberdinetako erakundeek – Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak edo Bizkaiko Aldundiak, besteak beste – hartutako beste neurri batzuen osagarri dira. Hala, lagundu eta bultzatu nahi diren alorrik ahulenak edo gabezia gehien dituztenak atzeman ditu Udalak, eta alor horietan neurriak indartu ditu.

Tokiko laguntzak ez dira agertzen Jaurlaritzak sortutako atari berrian, baina xehetasun guztiak dokumentu honetan ikus daitezke.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo