Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/10/29

Interes-gune berri bi jarri ditu liburutegiak

Udal liburutegiak interes-gune berri bi jarri ditu, non hainbat fondo ikusgai ipini eta horiek erabiltzeko gomendatzen dituen. Interes-gune horiek egun hauetan herrian ospatu ditugun jarduerekin loturik dauden. Lehenengo kasuan, mikologiari buruzko materiala bildu da, azken egunetan Mikologiari buruzko XX, jardunaldiak ospatu baitira herrian. Bildutako materialaren artean, atlasak eta perretxikoak biltzeko, prestatzeko eta familien arabera sailkatzen jakiteko liburu eta aleak daude, bai euskarazkoak bai eta gaztelerazkoak ere bai. Berariazko material hori biltzen duen interes-gune hori datorren azaroaren 4ra bitartean edukiko da.

Mikologiari buruzko materiala biltzen duen erakusgailua.

Bigarren kasuan, eta duela gutxi izandako ‘Liburutegien nazioarteko Egunarekin’ loturik, zerbitzuak bigarren interes-gune bat ipini du, non liburutegien inguruko gaia eta jardunak landu izan dituzten aleekin. Materialaren artean gazte nahiz helduentzako eleak daude.Helduen atalean, ondokoak aipa genitzake: Albert Manguelek idatzitako “La biblioteca de noche”, Asne Seierstaden, “El librero de Kabul”, Manuel Rivasen, “Los libros arden mal”, edo Stuart Kellyren “La Biblioteca de los libros perdidos”, beste hainbaten artean. Gazteen atalean, ondoko tituluak daude: Josep Gregoriren “Mugida Liburutegian”, Margaret Mahiren, “El secuestro de la bibliotecaria”, R. L. Stinen “Terror en la Biblioteca”; Jeanette Winteren “La Biblioteca de Basora” eta, azkenik, Michelle Knudsenen “León de biblioteca”.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo