Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/16

Arratsaldean kontu-kontari, online

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean Kontu-Kontari ipuin kontaketa saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, apirilak 18. Martxoaren amaierarako zegoen aurreikusita ekimena, baina orain arte ezin izan da aurrera eraman, Covid-19 birusaren hedapenak sortu dituen konplikazioen ondorioz.

Egungo Alarma estatuak saioa egokitzera behartu du, aurrez aurrekoa izatea ezinezkoa delako. Hori dela eta, Udal liburutegiaren YouTubeko kanaletik emango dute saioa. Jarduera larunbat honetako 17:30etik asteleheneko, apirilak 20, 08:00etara bitartean izango da ikusgai.

Saioak Munstroa izan nahi dut du izenburu, eta 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Birjiñe Albira arduratuko da jarduera zuzentzeaz, eta euskara hutsean burutuko da.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo