Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/16

Argia eta musika Covid-19aren biktimak omentzeko

Ermuko Udalak omenaldi ibiltaria antolatu du azken asteotan, zoritxarrez, koronabirusaren ondorioz hil diren herritarren omenez. Era berean, ekimenak babesa adierazi nahi die bizitza galdu dutenen senitarteko eta hurbilekoei, Alarma Estatuak ezarritako segurtasun eta urruntze neurriak direla eta, ezin izan baitiete behar bezala agur esan.

Udaleko ibilgailua gaur osteguna 20:30ean abiatuko da Sallabente auzotik. Oraingo honetan, txikienentzat egiten den kalejira alai eta animatuan ez bezala, ibilbideak tonu apalagoa izango du, eta herri osoan zehar ibiliko da egoerarekin bat datozen doinu lasaiekin.

Berrikuntza gisa, Egoprint enpresaren jabetzakoa den holograma sistema ere erabiliko du martxak, eta autotik babes eta animo irudiak proiektatuko dira. Hori dela eta, ekimena ilunabarrean garatuko da, hologramak ezin izango baitira behar bezala ikusi egunaren argitan.

Omenaldia herriko ahalik eta txoko gehienetara iristeko asmoa du Udalak, izan ere, ibilgailua astiro igaroko den arren, ez du geldialdirik egingo, haurren kalejiraren kasuan bezala. Nolanahi ere, 22:30ean amaituko da ekimena, pertsonen atsedena ez eragozteko. Beraz, herri osora iristeko denborarik emango ez balu, hurrengo egunean jarraituko luke martxak, 20:30etik aurrera.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu omenaldi ekitaldiarekin bat egitera eta gure bizilagunei babesa adieraztera, leiho eta balkoietara irtenda. Era berean, aldez aurretik barkamena eskatzen dugu ekimen honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo