Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/15

BSK bulegoak Ermua ordezkatuko du 'Verter Recycling, 2002' hondakindegiaren ustezko ingurumen-delituaren auzian

Ermuko Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko Epaitegiak bideratzen duen Zaldibarko 'Verter Recycling, 2002' hondakindegiaren ustezko ingurumen-delituagatik irekitako auzian. Toki-rakundeak Bilboko 'Acies Abogados' Bulegoa kontratatzeko lehen asmoa birplanteatzea erabaki du, haren egokitasuna zalantzan jartzen zuten esamesak isiltzeko, bazkideetako bat ustez Eusko Jaurlaritzan gehiengoa duen alderdiari lotuta dagoela esaten baitzen. Gipuzkoako hiriburuko 'BSK Legal & Fiscal' bulegoarekin egingo du. Bi hilabete baino gehiago igaro dira zabartegia mendian behera erori zenetik, eta oraindik lurperatuta jarraitzen dute Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileek.

Juan Carlos Abascal alkateak, hainbat agerralditan, hala nola otsailean urteko aurrekontuak onartu zituen osoko bilkuran edo apirileko azken batzorde informatiboan, "barkamena eskatu izan dio 'Acies' bulegoari asmo-aldaketa honengatik". Alkatearen esanetan "Zalantzarik gabe, Acies aukera ona da profesional bikainak direlako, edozelako profesionaltasuna zalantzetatik libre dagoena, izan duen ibilbide eta emaitza profesionalengatik. Ez dut ezagutzen prestigioagatik eta prurito pertsonalagatik enkargatzen zaizkion kasuak irabazteko lan egiten ez duen abokaturik. Guztiek ideia anitz eta interes oso ezberdineko pertsonak defendatu izaten dituzte" gaineratu zuen.

'BSK Legal & Fiscal' Donostiako bulego bat da, 90eko hamarkadaren hasieran sortua eta gaur egun zuzenbideko 60 profesional baino gehiago dituen diziplina anitzeko bulegoa. Ezarpen indartsua du gure Euskal Autonomia Erkidegoan, eta baita Nafarroan ere. Hazteko eta hedatzeko gakoak haien zerbitzuen kalitatea eta bezeroarekiko hurbiltasuna dira.

Hasieratik, nazioarteko proiektuetan lagundu diete bezeroei. 2010ean, Globalaw bulegoen nazioarteko sarean sartu ziren. Sare horrek 100 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia, eta 4.500 abokatu baino biltzen ditu barne.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo