Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/14

Kultura Sailak atzeratutako ikuskizunen data berriak eta sarrerak itzultzeko bidea iragarri ditu

Udal Kultura sailak data berriak negoziatu behar izan ditu Ermua Antzokian apirilerako eta maiatzerako programatutako ikuskizunetako ordezkari eta ekoizleekin, emanaldi hainbat atzeratu egin behar izan baitra, Covid-19k eragindako osasun-alarmaren eta pandemiaren ondorioz. Webgune korporatibo honetan ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera utzitakoen berri eman dugu, eta orain, atzeratutako azken kontratazioak zeintzuk diren eta data berriak zein izango diren laburbiltzen dizuegu. 

Ondorengoa da laburpena:

Ikuskizuna   Konpainia/Taldea Hasierako data Data berria
 Kontzertua  Arizona Baby  2020/04/24 2021/01/29
 El patio de mi casa  Pez LImbo 2020/05/08 2021/04/30
 Zaldi urdina  Arte drama  2020/05/15 2020/11/27
 Dando el cante  La Nere 2020/05/22 2020/10/16

Aldez aurretik erositako sarrerak baliozkoak dira data berrirako. Aldiz, sarrerak itzuli nahi dituztenek Udaleko kultura zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, 943708700 telefono zenbakira deituta, gaurtik -apirilaren 14tik- aurrera, diru-itzulketak egiteko izango diren moduak ezagutzeko. 

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo