Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/8

Desinfektatzeko eskuko ozono-ekipoa emango dio Gurutze Gorriari Ermuko Udalak

Ermuko Udalak eskuko ozono-ekipo bat emango dio Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriari, Covid-19ko pandemiak eragindako osasun-krisi honetan erakundeak asistentzia- eta boluntariotza-zerbitzuak emateko erabiltzen dituen ibilgailuak eta espazio txikiak desinfektatu ahal izateko. Herriko Gurutze Gorria boluntarioen sarea koordinatzen ari da. Sare hori, konfinamenduak irauten duen bitartean eta kalera irtetea ezinezkoa denez, arrisku-taldeen barne kontsideratzen diren pertsonentzako botikan produktu farmakologiakoak jaso eta etxera eramaten ari zaie; baita elikagai-bankuaren banaketak eta adineko pertsonentzako eta enkarguak ere egiten ari da. Zeregin horietan ibilgailuak erabiltzen ari dira garraio eta zama-lanetarako, helburua horiek esterilizatzea eta materialen asepsia areagotzea delarik, partaide diren guztien osasuna bermatzeko; boluntarioena nahiz laguntza jasotzen ari diren pertsonena.

Eskuko ekipo hori ozonoa sortu eta tarteka elementuak lurruntzeko balio du, talka-tratamendu gisa (pertsonarik ez dagoen lekuetan), bere aplikazioaren bidez, birusak, bakterioak, onddoak, lizunak eta usainak ezabatzen eta barne-espazioak higienizatzen ditu, hala nola gelak, aretoak, aldagelak, biltegiak, ibilgailuen barnealdea, eta abar. Aparailuaren salmenta prezioa mila euro ingurukoa da, BEZ barne, eta egokitzat jo da egun bizi dugun pandemia kutsakorraren egoerari aurre egiteko. Aukeraturiko ereduaren izen komertziala 'Steril portátil 10G' da. Ermuko Udalak kostua gain hartu du eta ekipamendu berri hori Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriaren taldeari emango dio, gauzatzen dituzten laguntza- eta zerbitzu-lanetarako hobekuntza gisa erabil dezaten.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo