Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/8

Abeletxe nagusien egoitzak zaintzako langileak eta sukaldeko laguntzaileak behar ditu

Enplegu-poltsa bat eratuko du, langile gehiago eta lanpostu hutsak bete behar dituelako

Udalak, enplegu-agentziaren bidez, bitartekari lanak egingo ditu eskaintza kudeatzeko eta hautagaiak proposatzeko

Bizitzen ari garen une kritiko honetan, gure ahaleginik handienak osasun-krisira bideratu arren, ezin ditugu ahaztu krisiak eragiten ari dituen beste ondorio sozial, ekonomiko eta enplegu eremukoak, eta ahalegin handia beharko dugula, halaber, pandemiak sortu dizkigun ondorio txarrak minimizatzeko eta/edo bideratzeko. Ermuan lanean jarraitzen dugu udalerriko ehun ekonomiko osoari eta langabezian dauden pertsonei gure babesa eskaintzeko. Tokiko sustapen ekonomikoko zerbitzuaren helburuetako bat langabeen eta enpresen artean bitartekari lanak egitea da, bere enplegu-agentziaren bidez, profil profesional desberdinen eskariaren eta eskaintzaren artean lotura aurkitzen saiatzeko. Hau da, premia edo eskaintzaren arteko oreka egokitzen.

Herriko enpresa askok beren jarduera etenda duten arren, funtsezkoak diren sektoreek langile gehiago behar dituzte gaur egun pandemiaren ondorioz gertatzen ari den eskaera guztiari heltzeko. Vitalitas enpresak kudeatzen duen Abeletxe edadetuen egoitzaren kasuan, gizarte-zerbitzuetatik eta orain udaleko enplegu-agentziatik lankidetza estuan ari gara adineko pertsonak zaintzen dituzten langileen –gerokultoreen- eta sukaldaritzan laguntzen duten langileen enplegu-eskaintzak kudeatzeko.

Interesa duten pertsona guztiek curriculum vitaea eransten duen mezu bat bidal dezakete helbide elektroniko honetara: agenciacolocacion@udalermua.net.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo