Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/6

Liburutegiak programazioa berrantolatu eta formatu digitalera egokitu du

Covid-19 birusaren hedapenak eragindako osasun-krisia gorabehera, Ermuko Udal liburutegiak urteroko irakurketa sustatzeko programan jasotako jarduera guztiak mantentzen ditu.

Horretarako, beharrezkoa izan da irakurketa-tailerrak eta klubak dinamizatzen dituzten pertsonekin koordinatzea, jarduerak aurrez aurreko saioetan garatzearen ordezko formulak bilatzeko. Gainera, ekimen bakoitzean izena eman duten pertsona guztiekin harremanetan jarri da liburutegia, eta saioen zein liburuen formatu-aldaketen berri eman zaie. Izan ere, batetik, saioak bideokonferentzia bidez egiten hasi dira, Jitsi Meet, Google Duo edo Skype bezalako sistemekin; eta, bestetik, irakurketa-klubetan erabiltzen diren liburuak ez dira paperean izango, ePub formatuan baizik, eta eLiburutegia plataformatik deskargatu ahal izango dira.

Kasu batzuetan, gainera, hasierako saio-egutegia aldatu egin behar izan da, martxoaren bigarren hamabostaldian egin ezin izan ziren saioak burutu ahal izateko.

Kultur eta aisialdi literarioaren eskaintza murriztea saihestea da aldaketa horien helburua, kultura are beharrezkoagoa baita gaur egungo egoeran.

Lehenengo saio digitalak

Martxoko azken larunbatean izan ziren, lehendabizikoz bideokonferentzia bidez, poesia eta sormenezko idazketa tailerrak. Eta, joan den astean zehar, poesia tailerraren eta euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko irakurketa kluben saio berriak burutu ziren.

Aldaketei buruz egiten den balantzea oso positiboa da; izan ere, soinuarekin unean uneko arazo txiki batzuk izan ezik, tailerretan eta klubetan parte hartzen dutenek erronka gisa hartzen dute egoera berri hori, eta teknologia berriekin ohitzen laguntzen diela onartzen dute. Are gehiago, pertsona batzuek berriro eman dute izena jardueretan, aurrez lan-arrazoiengatik baja eman eta gero.

Euskarazko Arratsaldean kontu kontari eta ingelesezko Story Time ipuin kontaketa saioak Udal liburutegiaren YouTubeko kanalean eskainiko dira, aurrez aurrekoak izan ezin daitezkeen bitartean. Lehen saioa apirilaren 18an, larunbatean, izango da.

Oraingoz, mantendu ezin daitezkeen jarduera bakarrak Liburu Baby Kluba, Leyendo y aprendiendo, Liburu Txiki Kluba eta Liburu bat, mundu bat dira, dituzten ezaugarriak direla eta, aurrez aurrekoak izan behar baitute.

Liburutegitik eskertzen dizuegu programazioari eutsi ahal izateko beharrezkoak diren neurri horien eraginpean dauden pertsonek duten ulermena eta jarrera ona.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo