Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/3

Gomendatutako hogei dokumental, eLiburutegian ikusi eta gozatzeko

eLiburutegia mailegu digitalerako plataformak, milaka liburuz gain, filmak eta dokumentalak streaming bidez ikusteko aukera eskaintzen du.

Ikus-entzunezko azken kategoria honetan 3.000 titulu baino gehiago daude eskuragarri. Ermuko Udal liburutegiko langileek bereziki gomendatzen dituzten kalitatezko hogei lan aukeratu dituzte.

Horien artean, gai ezberdinetako zintak aurki ditzakegu: Oscar saria jaso duten Citizenfour eta Searching for Sugar Man, edota Goya sarietan garaile suertatu diren El silencio de otros eta Muchos hijos, un mono y un castillo.

Memoria historikoarekin lotutako dokumentalak ere aurki ditzakegu, Experimento Stuka, esaterako, edo ingurumenarekin lotutakoak, La sal de la tierra, kasu.

Zerrendan geopolitikarekin lotutako dokumentalak ere badaude, hala nola Comandante Arian, Siriako Kurdistanen bizi den egoera larria kontatzen duena; Gas the arabs, Palestinako herriak jasaten duen zapalkuntzari buruzkoa; edo El espíritu del 45, Ken Loach zuzendari britainiar ospetsuaren dokumental aparta.

Eta, noski, gomendioen artean, gai musikaleko lanak ere badaude, hala nola Chavela, Mujeres de Coque Malla edo Las más macabras de las vidas, Eskorbuto Bilboko punk talde mitikoari buruzkoak.

Gomendioen zerrendan hurbileko gaien inguruko dokumentalak ere badaude, hala nola Bertsolari edo Una esvástica sobre el Bidasoa.

Gogorarazten dizuegu eLiburutegia plataforman sartzeko beharrezkoa dela liburutegiko txartela eta sartzeko pasahitza izatea. Bi elementu horiek liburutegiari eska dakizkioke telefonoz 943 17 92 12 zenbakian, posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan eta orain baita WhatsApp bidez ere, esteka hau sakatuz.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo