Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/3

Arimak alaitzeko musika: kalejira konfinamenduaren hirugarren asteburuan

Ermuarrok bihar ere gozatu ahal izango dugu musikaren animazio kalejiraz, aurreko azken bi asteburuetan egindako legez koronabirusaren pandemia dela eta etxean gelditzeko beharraren derrigortasuna eramangarriago egiteko. Ekimena batez ere haur txikienei eta adineko pertsonei zuzendutako dago eta udalerri osora zabaldu dugu, hasieratik oso harrera ona izan duelako. Horretarako, hiriko ibilbidea bi zatitan banatu eta goiz eta arratsaldeko kalejira egitea pentsatu dugu, musikaren alaitasunik gabe ez uzteko inolako auzo, kale, txoko eta bazterrik.

Bihar haurrentzako beste bi abesti ezagun eta dibertigarri erabiliko ditugu; oraindik zehazteke ditugunak. Bi abestiekin 7 bat minutu betetzen dira eta ia 50 geldialdi aurreikusita daude. Autoaren geldialdien arteko joan-etorrietan,  beste abesti bat erabiliko da. Ibilgailuak goizeko 11: 00etan ekingo dio ibilbideari Okin Zuri auzotik hasita, eta arratsaldeko 2:00ak aldera amaituko du Sallabenten. Autoa pasako den ordutegiak erreferentzialak eta gutxi gorabeherakoak dira, hortaz errefentzia gisa hartu malgutasunez:

Arratsaldean, poza kaleetara eta balkoietara eramateko kalejira musikala 17:30etan abiatuko da Abeletxeko Adinekoen Egoitzatik. Aurreikusitako ibilbidea eta erreferentziako ordutegi estimatua honako hau da:

Dantza familiarekin bat balkoian eta gozatu. Eutsi goiari!

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo