Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/2

Apirilaren 2a, Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Eguna

Haurra jaiotzen denetik irakurzaletasuna sustatzeko lan egiten du liburutegiak, eta hortik abiatuta, Ermuko haurren eta irakurketaren arteko lotura afektibo eta eraginkorra ahalbidetzeko liburutegi-familia-eskola lotura sortzen saiatzen da

Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen idazle daniarra jaio zen egunean, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gazteentzako Liburuen Nazioarteko Erakundeak (IBBY – International Board on Books for Young People) sortutako ekimena da, kalitatezko haur eta gazte liburuak eta publiko gazteenaren artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.

Liburutegi publikoak eragile bitartekari gisa jokatu behar duen funtsezko eginkizunaren jakitun, Ermuan bizitzako lehen urteetarako programa bat antolatu dugu, udal erregistroan inskribatzen diren unetik bertatik haurrei irakurtzeko aukera ematen diena. Askotariko familia-jardueren eskaintza antolatzen dugu, lagunartean irakurtzea errazten dutenak, bai eta udalerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeekin eta beste udal-sail batzuekin koordinatutako ekintzak ere. Tailerrak, irakurketa-klubak, gomendioak jasotzen dituzten gidak, ipuin kontaketak … jarduera horiek guztiak irakurketaren sozializazioaren prozesu afektibo-eraginkorraren parte dira.

Jarduera horiek koordinatzeko harreman eta sintonia estua behar da ikastetxeekin, batez ere eskola-orduetan egiten direnak antolatzeko. Ikasturtearen hasieran, zuzendaritzak eta liburutegiko arduradunak bilera egiten dute, eta, hortik aurrera, telefonoz, posta elektronikoz eta unean uneko topaketen bidez, jarraipena eta ebaluazioak egiten dira.

Bestalde, liburutegiko espazio fisikoak ahalbidetzen ez dituen jarduera asko Teresa Murga eraikinetik kanpoko guneetan egiten dira, eta horrek koordinazio zorrotza eskatzen du espazio horiek kudeatzen dituztenekin.

Jarduera horien zabalkundea bi modutan egiten da, batez ere. Batetik, ikastetxeekin koordinatuta daudenek ia ez dute hedapen-elementurik behar, eta horien gauzatzearen berri Udal webgunearen eta sare sozialen bidez baino ez da ematen. Irekiak eta eskola-ordutegitik kanpokoak direnentzat, aldiz, kanpoko hedapen-elementuak erabiltzen dira (liburuxkak, postontzietan banatzea, zirkularrak, gonbidapenak, posta elektronikoa …).

Jardueren ebaluazioa ere bi modutan egiten da. Batetik, zuzenean, irakasleekin eta ikastetxeetako zuzendaritzekin, jardueretan baja ematen duten pertsonekin eta jarduera horiek dinamizatzen dituztenekin, zuzeneko kontsulten bidez. Bestetik, pertsona berriek, bai dinamizatzaile gisa, bai parte-hartzaile gisa, parte hartzen duten jarduerak amaitzean egiten diren gogobetetze-inkesten bidez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo