Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/2

2021era atzeratu du ‘Arizona Baby’ taldeak Ermuan eman behar zuen kontzertua

'Arizona Baby' taldeak eta udal kultura sailak Valladolideko hirukotearen kontzertua 2021. urtera atzeratzea adostu dute; zehazki, datorren urteko urtarrilaren 29ra, programazioaz arduratzen den teknikariak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Emanaldia apirileko 24ko ostiralerako iragarrita zegoen arren, atzerapena hitzartu behar izan da, Covid-19 edo koronabirusaren pandemia dela eta, ez dagoelako errezitaldia eskaintzerik gaur egungo osasun-alerta egoeran.

Musika bandak eta antolatzaileek salmenta aurreratuan -online bidez edo Lobiano kulturgunean bertan) saldutako sarreren indarraldiari eta balioari eustea adostu dute. Hala ere, sarrera erosi dutenek hori itzuli eta dirua berreskuratu ahal izango dute, baldin eta, edozein arrazoirengatik, ezin edo nahi ez badute ikuskizunera joan data berrian.

Sarrerak itzultzeko eta dirua berreskuratzeko ezarriko dituen bideak iragarriko ditu laster Kultura sailak. Zehaztu ondoren, webgune honetan horren berri eman eta ezagutzera emango dugu, guztiok jakinaren gainean egoteko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo