Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/4/1

Fibermua sarean diharduten telekomunikazio-operadoreen hobekuntza-proposamenak krisialdian

Une zailak ari gara pasatzen; arrotzak, aurrekaririk gabekoak. Inoiz ikusi gabeko egoera. Dakiguna eta egiaztatzen duguna da batuta indartsuagoak garela. Sinergiak batzea egoera gaindituko dugula ziurtatzeko modu bat da. Pairatzen ari garen osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisi honek elkartasunezko ekintzen korronte bat piztu du, baita enpatiarena ere; bestearen oinetakoetan jartzearena, sorbalda hurbiltzeko eta bakoitzak daukaguna eskaintzeko edo kudeatzen duguna eskaintzeko, ale bakoitza hondar-mendiari gehitzeko.

Ildo horretan, zuntz-optikoko udal sare neutro ultra-azkarrean eta 'Fibermua' izenekoan lan egiten duten eta zerbitzuak eskaintzen dituzten telekomunikazio-enpresa eta -plataforma batzuek hobekuntza edo aparteko proposamenak egin dizkiete bezero erabailtzaileei. Hona hemen bidali diguten laburpena:

Adamo:
Krisi hau gainditzeko, udaberriko promozioa abiarazi da: bezeroak 10 €bakarrik ordainduko ditu hurrengo 3 hilabeteetan. Egoera horri aurre egiteko prezio lehiakorra eta eskuragarria.

Orange:

  1. Etxeko Love eta GO dituzten bezeroek 30 GB doan izango dituzte hilabetez.
  2. Enpresako Love eta GO dituzten bezeroek 50 GB doan izango dituzte hilabetez.
  3. Orange TB zerbitzuko bezeroek “Haurren Max” paketea doan izango dituzte hilabetez.

Vodafone:

  1. 23 entretenimendu-kanal, zinema, dokumental eta haurrentzako edukiak Vodafone TBn, gailu konektatuetan (smartphone, tableta, PC, Smart TV, Chromecast).
  2. Bezero profesionalentzako, autonomoentzako, enpresa txiki eta ertainentzako datu mugagabeak – Hain zuzen ere, azpiegitura teknologiko txikiena duten segmentuentzat –, beren jarduera mugikortasunean garatzeko eta, beharrezkotzat jotzen badute, telelana sustatzeko gaitasuna dutela ziurtatzeko.
  3. Gaurtik aurrera, aparteko 10GB bonu bat gehituko da, aurreordainketako tarifak berritzen diren bakoitzean (Yuser, Súper Yuser eta Mega Yuser, Vodafone Básica, Mi País eta Vodafone Traveller).

Esanline (Inger TV taldeak gure herrian darabilen marka):

Alde batetik, komunikazioekin zerikusia dutenak:

  1. Erabiltzaile guztientzat duten tarifari beste 5GB gehitu martxoan eta baita apirilean.
  2. TBari dagokionez hornitzaileekin hitz egiten ari diren arren, zaila izango da edukiak doan Portu ahal izatea, emisio eta jabetza eskubideak tartean baitaude.
  3. Interneti dagokionez, neurri bereziak hartu dituzte kalitateari eusteko eta hori beramatzeko, etxeetako kontsumoa itzel igo delako.

Eta, bestetik, ekimen solidarioekin zerikusia dutenak:

Informazio zehatz gehiago eta eguneratua, bakoitzaren webgunean.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo