Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gelak-erreserba


Emakumeen Topalekua Ermuko hirigune historikoan dagoen hiru solairutako eraikina da. Barrualdea erabilera ezberdinak izan ditzaketen hainbat gela eta ezpaziotan egituratuta dago.

Edozein pertsona edo taldek erabil ditzake gela horiek, gizon zein emakumezkoek. Baldintza bakarra pertsonen berdintasuna suspertzearen inguruko jarduera baterako erabiltzea da. Zentzu horretan da Ermuko Berdintasunaren Etxea.

Jarraian, Emakumeen Topalekua honako instalazioak dauzka:

Etxabea
Jendeari arreta ematen den erakusmahaiaHarrera-lekua.
Haurrentzako txokoaren argazkiaHaurren txokoa.
Berdintasunerako Teknikariaren bulegoa.
Berdintasunerako Zinegotziaren bulegoa.
Hall-a-Erakusketarako espazioaHall-a-Erakusketarako espazioa

Beheko solairuan kokatua, zeramika, pintura, argazki eta orokorrean formatu txikiko obren erakusketarako espazio irekia da.

Halaber, emakume eta gizonen berdintasunaren eremuko organismo eta erakundeek lagatako erakusketa tematikoak ere izaten dira.



Kontsultatu gelaren erabilgarritasun-egoera
Lehen solairua
Erabilera anitzeko gelaErabilera anitzeko gela

Lehen solairuan kokatua, berdintasunaren gaietan inplikatutako talde eta elkarteen bileretarako eta, orokorrean, horien barne-lanetarako erabiltzen den espazioa da. Bestelako jarduera hezigarri batzuetarako ere erabil daiteke. Bi espaziotan zati daiteke holtz tolesgarri edo itxitura baten bitartez, horrela talde bat baino gehiago egon daitezke lanean aldi berean.

Gelan guztira 16 bat pertsona sartzen dira. Bertan ondorengoak daude: aulkiak, mahaiak, zortzi armairu giltzadun elkarteentzat, guztien materiala gordetzeko armairu bat, apalak eta kortxozko panel bat horman.



Kontsultatu gelaren erabilgarritasun-egoera
Ekitaldi-aretoaEkitaldi-aretoa

Lehenengo solairuan kokatua, Topalekuko espaziorik handiena da, 35 pertsonantzako aulkiz gutxi gorabehera hornitua.

Telebista, DVD- eta bideo-erreproduzigailuak, diapositiba- eta gardenki-proiektagailuak daude bertan.  Ikastaroak, hitzaldiak, mitegiak eta jende askoko bilerak egiteko erabiltzen da. Hormako pantaila eta arbel zuria ere baditu.



Kontsultatu gelaren erabilgarritasun-egoera
Bigarren solairua
Bilera-gela / LiburutegiaBilera-gela / Liburutegia

Bigarren solairuan kokatua, espazio hau ere balio anitzetarako da: ikastaro, bilera hainbat jarduera eta kontsulta bibliografikoak egiteko. Bertan 16 bat pertsonarentzako lekua dago.

Lanerako mahai handi bat dago, bere aulkiekin. Beste bi mahai txiki ere badira eta kortxozko taula bat horman. Horrez gain kontsultak edo lantxoak egiteko ordenadore bat ere badago.

Gela honetan armairu batzuk daude genero, emakume eta berdintasunaren inguruko Udal Liburutegiaren funts batzuk biltzen dituztela, bertan kontsultatu edo maileguz hartzeko.

Halaber, gela honetan biltzen da normalean Berdintasun edo Emakumearen Udal Kontseilua.



Kontsultatu gelaren erabilgarritasun-egoera
Tailerra-SukaldeaTailerra-Sukaldea

Bigarren solairuan kokatua, tailer honetan beharrezko guztia duen sukaldetxo bat dago (plaka elektrikoa, labea, mikrouhin-labea, hozkailua, harraska eta armairuak) eta hainbat lan-mahai, bai eta Topalekuko edozein gelatara eraman daitekeen arbel mugikor bat ere. Espazio honetan egiten dira praktika, trebetasun mekanikoa eta abar behar duten ikastaro eta tailerrak.

Armairuak eta hainbat erreminta ere badira: mailuak, bihurkinak, zerrak, kurrikak...

Areto honetan 12 bat pertsonarentzako lekua dago.



Kontsultatu gelaren erabilgarritasun-egoera

Halaber, etxeak bi biltegi-espazio ditu eta komun bat solairu bakoitzean (horietatik bat minsbaliotuek erabiltzeko egokitua). Igogailua ere badauka .

Emakumeen Topalekuko edozein espazio erabiltzeko (langileen bulegoak izan ezik) eskaera egin behar da. Horretarako dagokion inprimakia bete beharko da ondorengoak adieraziz: jardueraren helburua eta emakume eta gizonen berdintasunaren susperketarekin duen zerikusia, pertsona edo elkarte eskatzailearen izena eta datuak, ekitaldian izango den pertsona kopurua, zein data eta egunetan erabiliko den, instalazioak behar bezala erabili eta uztearen pertsona arduradunaren izena… Beharrezkoa izango da, halaber, behar diren bestelako materialak eskatzea: DVD, arbela, proiektagailua eta abar.


Abiapuntun edo Emakumeen Topalekuan bertan aurkez daiteke eskabidea.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo