Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Tratu onen alde


Ermuko Tratu Onen aldeko Plataforma topaketa, hausnarketa eta ekintzak suspertzeko talde eta gunea da.

Beste leku batera ezin dezakegun emakumeak eta gizonak gara. Indarkeria matxista mantentzen duen egungo errealitate hau aldatu nahi dugu. Ermuko herritarren, emakume zein gizon, eta antolakunde sozial, politiko eta sidikalen konpromisoa lortu nahi dugu.

Ermuko hogeita bederatzi gizarte eragile elkartu egin dira plataforma sortzeko. Ekimenak talde eta elkarte oso anitzak bildu ditu genero biolentziaren kontra lan egiteko, esaterako, hezkuntzakoak, nazioarteko kooperaziokoak, kirol, emakume, kultura, enplegu edo sindikalgintzako alorretakoak. Plataforma ‘topagune ireki bat izateko sortu da, emakumeenganako gizonen biolentziaren kontra gizarte zibil antolatua eta autonomo baten ikuspegitik hausnarketa egin eta Ermuko herriaren eremuan jarduteko’. Taldea bart arratsaldean aurkeztu zen, Emakumearen Topalekuan egindako ekitaldian. Taldeak generoen arteko biolentziaren arazoari aurre egin nahi dio ideia positiboetan oinarriturik, ‘pertsonen arteko tratu onak suspertuz’. Aurkezpeneko agirian jasotzen denez ‘hori horrela egiteak, ‘gutako bakoitza zoriontsuago egiteaz gain, berdintasunezko gizarte bat, justuagoa eta solidarioagoa sustatzen lagunduko du’.

Taldeko bozemaileek adierazi dutenez, ‘taldearen izenak berak laburbiltzen du arazo larri honi buruz dugun ikuspegia: Tratu onen aldeko Plataforma ’. Elkarteak Gizarte-sentsibilizazio eta salaketa lanak eta jarduerak egingo ditu, ‘herritar, erakunde sozial, politiko, sindikal, hedabide, instituzio publiko, pribatu eta abarren kontzientzia eta konpromisoa lortze aldera’. Taldearen ustez ‘emakumeenganako indarkeria diskriminazioaren eta emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren ondoriorik larriena da’, eta beraien iritziz, ‘jakin badakigu legeek, soil-soilik, ez dutela arazoa konponduko’. Gainera, taldeak azpimarratu zuenez ‘emakumeenganako gizonezkoen indarkeria ez da eremu pribatuko edo familiarteko arazo bat, baizik eta gizon-emakume guzti-guztioi dagokigun gizartearen gaitz publiko eta politikoa’. Horri konponbidea emateko ‘pertsona guztiok hartu beharreko konpromisoa da bidea’.

Ekimenaren jatorria 2005 urtean bilatu behar da, ‘Emakume ermuar bat hil zutenean, gertakari hark herritarren erantzuna, biktima eta beren familiekiko elkartasuna’ areagotu zuelarik. Plataforma aurkeztu da 2006ko emakumeenganako biolentziaren aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan.

Tratu Onen aldeko Plataforma eta Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Sailarekin egindako ekimenak:

Plataformaren ekimenak:


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo