Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermua herri aitzindaria izan da emakume eta gizonen berdintasuna suspertzen. Hainbat hamarkada daramatzate Ermuko emakumeek berdintasunaren aldeko borrokan. 80. urteetan emakumeen antolakundeak baliabide publikoak aldarrikatzen hasi ziren, besteak beste, tratu txarrak –ezberdintasunaren ondorio larrienetakoa gure gizartean- jasaten dituzten emakumeei arreta emateko udal zerbitzuak martxan jarri ahal izateko.
Eskakizun horri erantzunez Udalak emakumeentzako informazio-bulego bat eta abegi-etxe bat jarri zituen martxan 1987 urtean.
Ondoren, 1991n, alkatetzaren menpe zuzen-zuzenean, emakume eta gizonen Aukera Berdintasunerako Saila sortu zen emakumeek arlo guztietan gizonekiko jasaten duten diskriminazio-egoera apurka-apurka gainditzen joateko, emakume eta gizonen arteko harremanak aldatuz eta berdintasunezko gizarte-eredu baterantz aurrera eginez benetako berdintasuna suspertzeko helburuarekin.
2003tik hona Udal Berdintasun Saileko langileak, zerbitzua eta jarduera Emakumearen Topalekuan biltzen dira. Berdintasunaren aldeko espazio bat da, non emakumeak eta gizonak parte hartzen duten.
Emakumearen zinegotzigoak bere aurrekontua, eginkizunak eta langile propioak ditu, Emakumearen Euskal Insititutua-Emakunde edo Europar Kontseiluak emaniko jarraibideak aintzat hartuta berdintasun gaietako politikak landu eta garatzeko.