Deskribapena: Betaurreko moreak jantzita, artean murgiltzeko aukera, artearen teoriaren eta ekoizpen artistikoaren ikuspegi feminista izateko aukera, saio praktikoen bidez eta museoetara eta erakusketa artistikoetara egindako bisiten bidez. Arte-adierazpide guztietan sistema patriarkalak egindako eredu eta kanalen aurrean artistak eta teorialari feministak egiten dituzten ekarpenen inguruan gogoeta egingo dugu.