Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berdintasunaren alde


2009ko abendua – Berdintasunaren alde, aurpegia jartzen – II. kanpaina

Lema horren bitartez adierazi nahi dugu emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea guztion eginkizuna dela eta beharrezkoa dela berdintasunaren aldeko kompromisoa eta jarrera pertsonal eta kolektiboa agerian uztea. 2006an izan zen lehenengo kanpaina, eta protagonistak herritarrak izan ziren, martxoaren 8a “Emakumeen Nazioarteko Eguna” zela-eta, kalean “berdintasunaren alde aurpegia emanez” argazkian azaldu zirenean.

Geroago, 2009ko abenduan, Berdintasunerako III Udal Plana egiten ari zela, berreskuratu egin zen kanpaina hori, baina oraingoan Udaletxeko politiko eta langileak azaldu ziren argazkian, euren lanean generoaren ikuspegia txertatzeko konpromisoa agertuz.

Honen bitartez zu ere gonbidatzen zaitugu “berdintasunaren alde aurpegia ematera”. Zure konpromisoa adierazi nahi baduzu joan zaitez “Emakumeen Topalekura”. Bertan argazkia egingo dizugu eta, gero, hementxe, atal honetan aurkituko duzu.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo